2017/05/06

s14 taldea Iparraldeko txapelketan

Valentziara joan aurretik gure gazteek ibilbide oparoa burutu dute Iparraldean, hain zuzen CD64 Challengean (Cote Basque eta Bearn).
Hasieran A2 mailan bi fasetan jokatu zen CD64 torneoan bigarren gelditu ziren US Nafarroa-ren atzetik, beste 14 talde gaindituz.
Baina azken fasean (Tournoi Subelet) -A1 eta A2 nahasita- hirugarren sailkatu dira Mugerre eta Baionaren atzetik, kasu honetan nafarrak atzean utzi ondoren.
Beraz, denboraldi bikaina gure M14 infantiek bete dutena Iparraldean eta orain ikusi behar nolako papera osatzen duten Oliva-ko torneo berezian.