2016/03/16

Gipuzkoako ibilbideko jardunaldia azpi10 eta azpi12 taldeek Landaren

Bertan Hernani Rugbyko taldeez gain La Unica, Gaztedi, Iruña, Bera Bera eta Atletico San Sebastian taldeek parte hartu zuten.
Eguraldi bikainarekin jokatu ziren partidak, aspaldiko partez, eta aipatzekoa, aste horretan, Emakumeen Nazioarteko eguna izan degula eta, bi kategorietan, talde guztietan dauden neskak elkartu eta neskez osatutako taldeekin partidak jokatu zituzten.
Azpi10 taldeko argazkiak HEMEN

 Azpi12 taldeko argazkiak HEMEN

2016/03/14

Euskal Ligako 2.Fasea 1.Jardunaldia

Hernaniko bi taldeak sailkatu dira lau onenen arteko fasea jokatzeko. Sei jardunaldi jokatuko dituzte. Lehenengo sailkatua Euskadiko txapelduna izango da eta estatuko txapelketa jokatzera joango da Madrilera.

1. Jardunaldiko emaitzak
AZPI 16 Taldea
BERA-BERA 7-17 HERNANI
AZPI 18 Taldea
GAZTEDI 36-5 HERNANI
Hernaniko taldea juxtu juxtu 16 kiderekin joan da  eta ezin izan dute Gaztediko talde indartsuari irabazi.

2016/03/13

Hernani-Getxo Azpi14 Landaren

Atzo hernani Rugby 14 azpi taldeak Landareko zelaian lagunarteko partida jokatu zuen Getxo taldearen aurka.Hernaniarrak garaile izan ziren.
 Hernani 44 - 12 Getxo.

Argazki gehiago HEMEN

2016/03/09

Euskal Liga 2. faserako sailkatuak

1. Fasea amaitu da. Euskal Ligako aurreneko 4 sailkatuek jokatuko dute 2.faseko liga. Liga berri horretan aurreneko sailkatuak estatuko txapelketara joateko aukera izango du.

azpi 16- Haurrak
azpi 18 Kadeteak