2016/02/29

Euskal Herriko ligaren 1.faseko azkeneko jardunaldia

13. jardunaldia eta 1.faseko azkena, Hernaniko bi taldeek garaipenarekin amaitu dute lokatza, ura eta haize bortitzari aurre eginez.
Partiduak nekez jokatu ziran Landareko zelaian. Euriteagatik uholde arriskua baitzegoen.
Azpi10 eta Azpi12 taldeak Arazurira (Iruña) joatekotan ziran La Unica taldeen aurka jokatzeko baina eguraldi txarragatik atzeratu egin dira bi partidu horiek.

Azpi16 taldeko emaitza:
HERNANI  36- 17 ORDIZI.
Txapelketa horretan ez du partidurik galdu taldeak, berdinketa bakar bat izan du.
Azpi18 taldeko emaitza:
HERNANI  37- 12 ORDIZI

2016/02/24

Hernani - La Unica azpi14 mailan


Larunbat goizean Hernani Rugbyko 14 azpiko taldeak, Arazurin LaUnica taldearen aurka lagunarteko partida jokatu zuen.

Partido borrokatua izan zen eta amaieran Nafarrak garaile izan ziren La Unica 31 - 26 Hernani.

HEMEN partidoko argazkiak.

Azpi16 eta Azpi18 taldeak lau onenen artean

Zer esanik ez Azpi16 taldeak Euskal Herriko liga honetan partidurik ez duela galdu, berdinketa bat izan zuen Zarautzen aurka. Aste honetan liga honetako azkeneko partidua jokatuko da Landaren.
Ordiziaren aurka arituko dira larunbatean liga ixteko. Hori horrela, datorren faserako sailkatuak daude.
Liga honetako LAU talde onenak sailkatzen dira beste liga bat jokatzeko. Liga horretan 1. sailkatuak Estatuko txapelketan jokatuko du.
Azpi18 taldea ere datorren faserako sailkatuko da. Hirugarren doa Gaztedi eta Getxo talde indartsuen atzetik.Taldean min hartuta daudenak sendatzen badira ongi ibiliko da taldea datorren fasean.




2016/02/17

Hernani Rugby azpi-14 taldea Getxon

Joan dan asteburuan, Hernani Rugby Sub-14 taldeak, Getxon jokatu du lagunarteko partida. Partidoa gogorra eta berdindua izan zan eta oso eguraldi txarrakin jokatuta, azkenean partidoa Hernaniarrak irabazi zuten Getxo 21 - 32 Hernani.

AZPI-14 ko argazkiak HEMEN

2016/02/14

Euskal Ligako 11.Jardunaldia. HCRE-La Unica

Hernaniko bi taldeek ( sub16 eta sub18) garaipen errazak lortu dituzte.
SUB 16: HCRE 55-00 La Unica
SUB 18: HCRE 71-00 La Unica


2016/02/12

Asteburuko partiduak


2016/02/08

sub14 taldea Landaren

Joan dan aste buruan Hernani Rugby taldeko Sub-14 taldeak, Landaren lagunarteko paridak jokatu ditu Ordizi eta Hendaiako A eta B  taldeekin.

Hemen bertako argazkiak.
SUB14

2016/02/06

Errugbiaren eragina haurraren garapenean.


MARCAk argitaratutako artikuloa HEMEN

2016/02/01

Gupuzkoako ibilbidea 6.Jardunaldia Lasarten

Sub-12 eta Sub-10 taldeek, Gipuzkoa Ibilbideko 6gn jardunaldiko partiduak jokatu zituzten Lasarten.
Bertan, Hernanirekin batera, Arrasate, Zarautz, Lasarteko Beltzak, Iruña eta Atletiko San Sebastianek parte hartu zuten.
HEMEN Sub-12 en argazkiak:
HEMEN Sub-10 en argazkiak: