2016/01/18

Valladoliden neguko torneoa

Joan dan larunbatean, Hernani Rugby Sub-16 eta Sub-14 taldeek, Valladoliden, XII Neguko Torneoan parte hartu zuten. Torneo horretan parte h artu duten Rugby Klub batzuk honako hauek dira: El Salvador, Vrac, Oviedo, Alcobendas, Bera Bera, Vigo RC, Palencia, Caceres, e.a. Denetara gutxi gora bera 1600 neska mutiko izan ziran jokatzen.

Sub-16 taldeak Torneoan laugarren postuan amaitu zun. Torneoa Bera Bera taldeak irabazi zun finala VRAC taldeari irabazita, Hernanik 3. eta 4. postuetarako El Salvador taldearen aurka jokatu zuen. Kontutan izan behar da, Hernaniko taldean ohiko 6  jokalari falta zirela, Euskadiko Selekzioarekin partida zutelako Bartzelonan.

Hemen Sub-16 taldearen argazki batzuk.
https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/6241000662021996161/6241045060326689874?pid=6241045060326689874&oid=107634327314199238207
 Sub-14 taldeak, hirugarren postua lortu zuen. Torneoa VRAC taldeak irabazi zuen, hauek semifinaletan Hernaniarrei irabazi zieten eta finala El Salvador taldearen aurka jokatu zuten.

Hemen Sub-14 taldearen argazki batzuk