2015/12/20

HCRE-UNI Bilbao

SUB16 eta SUB18  taldeak Landaren jokatu zuten larunbatean. Bi taldeek garaipena lortu zuten.

2015/12/18

Asteburuko partidak


2015/12/16

Sub12 eta sub10 taldeak Lasarten Gipuzkoa Ibilbideko 4. jardunaldia

Joan dan asteburuan elkarteko txikiak Lasarteko Michelin zelaian aritu ziran Gipuzkoa ibilbideko 4.jardunaldiko partidak jokatzen.
https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/6228013718533533361
SUB10 Taldeak jolastutako partiduen ARGAZKIAK HEMEN

2015/12/13

Iparraldeko ligako 3.jardunaldia Saran


https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/6227891747730153841
https://plus.google.com/u/0/photos/107634327314199238207/albums/6227891747730153841
Aste buru honetan Hernani Rugby Sub-14 taldeak Iparraldeko ligako hirugarren jardunaldia izan du Saran, bertan bi partidu jokatu dituzte, lehenengoa irabazi eta bestea galdu egin dute.

Lehen partida etxeko taldearen aurka izan da, Sara-Ascaine, eta hemen  Hernaniarrak irabazle izan dira 42-5.

Bigarren partida Bardos taldearen aurka izan da, oso partida borrokatua, partida ederki hasi da, aurretik jarri dira Hernaniarrak, oso partidu berdindua izan da, eta amaiera arte  Hernani aurretik joan eta bukaeran Bardosek entsaio bat egin, ostikada makiletan gauzatu eta 12-10 garaile izan dira.

Partido hauekin bukatu da Iparraldeko ligako lehen fasea, guztira Hernanik 6 partidu jokatu ditu, hiru irabazi eta beste hiru galdu. Hiru garaipenak oso garrantzitsuak izan dira eta meritu handikoak, ba dakigu Iparraldean partiduak irabaztea zenbat kostatzen den eta. Esperientzi berri hau, hasieran errespetu handiarekin hartu dute jokalariak, baina neurria hartu diote Iparraldeko liga honi eta oso lan txukuna egin dute. Gabonak pasa ondoren hasiko da Liga honetako bigarren fasea, eta lehena bezain ona edo hobea izatea opa diegu talde guztiari.


2015/12/12

Asteburuko partiduak

16 eta 18 jokalariak Euskal selekzioarekin lagunarteko partidak jokatuko dituzte Baionan larunbatean 15:00tik aurrera.

2015/12/09

Sub16 eta Sub18 taldeen EUSKAL SELEKZIOA Baionan

Euskadiko Errugbi Federazioak 18 uztez azpikoen eta 16 urtez azpikoen Euskadiko Selekzioek jokatuko dituzten lagunarteko partidu internazionaletarako deialdia egiten du. 
Partiduak 2015eko abenduaren 12an izango dira, Aviron Bayonnais taldearen kontra, LA FLORIDAko instalazioetan (Baiona).
Honako jokalari hauek jaso dute deialdia:
SUB 16SUB18
I.ADURIZJ. BRAVO


B.ARIZETAE.LARRAÑAGA
E.FERNANDEZB.ERRONDOSORO
J.GONZALEZI.MOREIRA
I.SOROZABALE.SEMPER
X.LUCAS
X.LOIARTE

2015/12/06

Iparraldeko ligako 2. Jardunaldia

Joan dan  asteburuan Hernani Rugby ko Sub-14 taldeak Iparraldeko ligako bigarren jardunaldia jokatu du. Jardunaldi hau Ustaritzen izan da, Errobi rugby zelaian eta bertan Ustaritz eta Biarritzen aurka jokatu behar izan dute.

Lehen partida Ustaritzen aurka, lehen zati berdindu bat izan eta gero, atsedenaldira berdinduta iritsi bait dira Hernaniarrak, bigarren zatian Ustaritz tarrak gehiago izan dira eta azkenean hernaniarrak 38-14 galtzaile izan dira.

Bigarren partidoa burrukatuagoa izan da eta hau Biarritz Olympic en aurka. Oso partida borrokatua, Hernaniarrek aurre egin diete bainan partido bukaerako marka batek garaipena Biarritz aldera eraman du, azkenean 19-12.

Hurrengo jardunaldia hurrengo asteburuan izango dute eta hau Saran izango da. bertan bi partido izando dituzte Sara - Askaine eta Bardos en aurka.

Jardunaldiko argazkiak:   SUB14 - Ustaritzen


Sub14 taldea iparraldean. Sub16,Sub18 koek Eibarren Euskal Selekzioarekin

Bestalde Eibarko UNBA zelaian entrnatuko dute Euskal Selekzioarekin sub16 eta sub18 ko jokalariek. Abenduaren 12an BAIONAren aurkako partida prestatuko dute.