2015/06/28

San Joaneko konpartsa Hernaniko errugby taldearekin

San Joanak amaitzeko, 50. urteurrenaren ospakizunekin jarraituz, San Joan konpartsan ere oroitu dira Errugbi taldea omentzen.
ARGAZKIAK HEMEN



2015/06/22

Majadahonda 7ko torneoan sub16 taldea Txapeldunordea

Ezin hobeto bukatu dute denboraldia SUB16 eta SUB18ko taldeak Majadahondan SUB16 ko taldea Bigarrena eta SUB 18 taldea Hirugarrenak sailkatu baitira. Zorionak. Esan beharra dago ere, AVILAko S18taldea Hernaniko S16ko jokalariekin jokatu zuela Torneoa igandean. Hori horrela, AVILA taldea hernaniarrekin Bostgarrena sailkatu zan.

2015/06/19

Sub16,Sub18 Taldeak Majadahonda 7ko Torneora







Gaur irten dira Madrileruntz bi taldeak.
Irteera arratsaldeko 4 etan Landaretik.
Denboraldi honetako azkeneko torneoa dute.

16 urte azpikoak:






18 urte azpikoak:

2015/06/16

12,14 urte azpikoek denboraldi amaiera

Sub-12  taldeak denboraldi bikaina egin duela esan genezake,, emaitzetik aparte rugby joku bikaina eta ikusgarria egin bai dute, joan diren leku guztietan maila ona heman dute eta.

Aurten Sub-12 mahilan Gipuzkoako liga irabazi dute, mailaz igo eta Sub-14 ko konsolazio ligan ere, beraien taldean aurrena gelditu dira.
 Iparraldeko bi torneoetan, Pardo Hendaian eta Carmen Inmobilier (lehen Olano),Donibane Lohitzunen laugarren eta hirugarren gelditu ziren, meritu handiko postuak dira Iparraldean lortutakoak eta han ikasitakoak.
Aurrerago Araba Cupeko eta Gipuzkoa Rugby Torneoko garaipenak iritsi ziren, bi garaipen hauetan  gainera, Hernani Rugby Eskola izan zen Rugby Eskola hoberena izendatua.

Urteko laburpen bezela hemen bideo bat, Sub12 eta Sub 14B 2014-15 Rugby Denboralia 30 minututan.

2015/06/04

XIV. Errugbi Eskolen arteko Landare Torneoa


Aurten bai, aurten uholdeen ondorioetatik errekuperatu dira Landareko zelaiak eta torneoa aurrera emateko baldintzak badaude. Beraz, datorren ekainaren 8an XIV. Errugbi Eskolen arteko Landare Torneoa jokatuko da Landare-Toki errugbi zelaietan, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte. Bi mailatako gaztetxoak ariko dira lehian; hots, Alebinak, Sub13, eta Benjaminak, Sub11. Beraz, 10 urtetik 13 urte bitartekoak. Guztira zazpi Elkarte bilduko dira Torneoan: Hendaia eta Hazparne, Lapurdiko taldeak, Bizkaiako Getxo eta Ordizia, Bera Bera, Zarautz eta Hernani gipuzkoarrak. Aipaturiko egun horretan, Landaren 245 gaztetxo inguru eta hainbat hezitzaile elkartuko dira. 

2015/06/02

I. Gipuzkoa Torneoa. Sub16 taldea


16 Urte azpiko taldeak Landaren jokatu zuen.
Bere multzoko partidu guztiak irabazi zituen (ATSS,Ordizia, BeheNafarroa, La Unica).
Finalean, 2.zatian DONIBANE LOHITZUNE izan zan nagusi zelaiean.