2015/06/04

XIV. Errugbi Eskolen arteko Landare Torneoa


Aurten bai, aurten uholdeen ondorioetatik errekuperatu dira Landareko zelaiak eta torneoa aurrera emateko baldintzak badaude. Beraz, datorren ekainaren 8an XIV. Errugbi Eskolen arteko Landare Torneoa jokatuko da Landare-Toki errugbi zelaietan, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte. Bi mailatako gaztetxoak ariko dira lehian; hots, Alebinak, Sub13, eta Benjaminak, Sub11. Beraz, 10 urtetik 13 urte bitartekoak. Guztira zazpi Elkarte bilduko dira Torneoan: Hendaia eta Hazparne, Lapurdiko taldeak, Bizkaiako Getxo eta Ordizia, Bera Bera, Zarautz eta Hernani gipuzkoarrak. Aipaturiko egun horretan, Landaren 245 gaztetxo inguru eta hainbat hezitzaile elkartuko dira.