2015/05/26

XII. GARAGARDO AZOKA

Gure artean da jadanik  XII. garagardo azoka. Azken urteetan bezalaxe, Atsegindegiko eremuan izango da zabalik maiatzaren 28a eta 31a bitartean.
Ordutegia honakoa izango da: ostegunean eta ostiralean 19.30 etatik aurrera, larunbatean 12:30etatik aurrera eta igandean 13:00etatik aurrera (gogoratu igande goizean ekitaldi berezia izango dela Landaren).
Ohi bezala, garagardo hoberenez bultza ahal izango dira bertan izango den sukaldean prestaturiko jakiak eta laguntzeko, musikaz girotuko da festa eremua: Ostegunean Hernaniko Musika Banda izango da zuzenean jotzen eta ostiralean “80tharrak” taldearen kontzertua izango da. Igande eguerdian bazkari herrikoia antolatu da 500 lagunentzat. Tikceta azokan jarriko salgai 10 euroren truk.
Irekiera ofiziala ostegunean izango da 20:00etan (barra ordu erdi lehenago zabalduko da) eta aurten klubak 50 urte egiten dituenez, 1964an lehen lerroketa osatu zuten jokalariek izango dute “O´zafpt is!” (kupela zabaldu da!) egiteko ohorea.
Prooost Hernani!