2015/05/18

Kontxako torneoa 2015

Atzo goizean Hernani Rugby taldeko gazteenak Donostian izan ziran Kontxa Torneoan parte hartzen.
Bertan Sub-14, Sub-12, Sub-10 eta Pokemonak; azken hauek joku eta tailerrak izan zituzten Rugbya  ezagutzeko.Talde guztien lana oso ona izan zan.
Torneo berezia hondartzan jolasten dalako; 600 neska mutil inguru izan ziran. Ipar eta Hego Euskal Herri  eta Estatutik etorritako taldeak honako hauek izan ziran: Hernani, Ordizi, Bera-Bera, Zarautz, Hendaia, St Jean de Luz, Ejea (Aragoia), Aparejadores Burgos, Rioja, La Unica, Beltzak, At San Sebastian, e.a 
Ohiturari jarraituaz, partiduak amaitzean umeak putzura, uretara sartu ziran, entrenatzaileren bat ere animatu zan.
Hurrengo zita, hemendik hamabost egunetara Gipuzkoa Torneoa jokatzera.

ARGAZKIAK Ikusteko sakatu izenburuen gainean: