2015/03/22

Sub12 taldea Pardo torneoan laugarrenak

Atzo Larunbata, sub-12 taldekoek, Hendaian, Pardo torneoa jokatu zuten eta emaitza bikaina lortu ere. 32 taldeak parte hartu zuten torneoan eta hernaniarrak 4.ak sailkatu ziren. Ordizi, Bera Bera, Gaztedi, Getxo eta Bilbo hego Euskal Herritik, Cisneros Estatutik, Hendaia, Urrugne, Cambo, Biarritz Olimpique, Aviron Bayonneis Ipar Euskal Herritik eta Frantzia Estatuko talde desberdin, Orthez, e.a besteak beste.
Goizeko sailkatze  txanda bikaina egin ondoren arratsaldean Bardos taldea eliminatu zuten Hernaniarrek eta semifinaletan Hendaia taldearen aurka galdu zuten Hernaniarrak; hain zuzen Torneoko txapeldunaren aurka. Hirugarren eta laugarren postuetako lehia Mougerre taldearen aurka izan zen eta Ipar Euskal Herrikoak hernaniarrak baino gehiago izan ziren.
Hendaian jokatu zuten txapelketarekin arro egon daitezke Hernaniarrak, txapelketa bikaiña egin zuten eta, sailkapenetik aparte esperientzi bikaina horren maila handiko taldeen kontra jolastea eta ikastea.
 Argakiak ikusteko HEMEN