2014/06/25

2013-14 Denboraldia Sub12

2014/06/16

Denboraldi amaierako jaia

 Ohitura denez, denboraldi amaieran honako urdaiazpikoa eta paella jateko aukera izan zan larunbatean.


HCREko S12, S10 eta S8ko urtekoen ospakizuna izan zan.
Hurrengo astean Arcachonetik bueltan S14koena. Aurtengo denboraldiaren amaiera

2014/06/12

2013-14 Denboraldia amaitu da. Sub 12 Azpiko taldea

Hernani Rugby 12 urteko taldearen urteko laburpena.


Denboraldi honetan  aterarako argazkiekin, urtean zehar rugbyra jolastu duten leku desberdinetako bideoa ikusgai:

2014/06/03

GIPUZKOAKO Selekzioarekin Lasarten (S18)

Ekainaren 7an, Lasarteko Mitxelin zelaian "Jesus Castillo" errugbi entrenatzailearen omenez, Gipuzkoako 18 urte azpiko (97 eta 96an jaiotakoak) selekzioa eta Hendaiako selekzioa elkarren aurka arituko dira.

Hernaniko taldetik honako hauek izan dira deituak:
AITOR LUKAS
AITOR NAVARRO
ANARTZ ELOSEGI
ARITZ MUÑOA
ASIER LOPEZ
JON ANDER PUERTAS
KEPA MIJANGOS
MIKEL PAINO



 

2014/06/01

Haurrugbin bigarrenak

Hamaika taldeen artean, hernaniarrek ( 15-14 urtekoek) bigarren postua lortu dute, finalean 0-19 galduta Boucau Tarnos taldearen aurka. Sailkapena lortzeko aldian bi garaipen eta bi berdinketa lortu dituzte eta finalerdia erraz irabazi dute Bal taldearen aurka. Beraz, galdu duten partidu bakarra finalekoa izan da.