2014/12/01

Topaketa Aieten Sub10 eta Sub12 taldeek


Aste buru honetan Sub-12 eta Sub-10 Rugby taldeek Aieten izan dituzte partidak. Partido hauek Hernanin jokatzekoak ziran baina derbia zela eta Aieten jokatu dira. Gipuzkoako Rugby eskolen 3. topaketak izan dira. Bertan Bera Bera, Atletiko San Sebastian, Gaztedi eta Hernanik parte hartu dute.

Aipatzekoa da 12-Azpiko taldeak orain arte jokatu dituzten partida guztietan, topaketetan, garaile atera direla.