2014/04/03

Eskolako errugbilariak Madrilera CISNEROS torneora

CISNEROS taldeak antolatuta eskolako 14 azpiko infantilak eta 16 azpiko kadeteak Madrilen izango dira asteburu osoan  bi eguneko torneoan parte hartzeko asmoz.

Bestalde, larunbatean 17:00 Madrileko Central zelaian,
C.R. Complutense Cisneros - Hernani CRE partidua jokatuko da.

Hernanik mailari eustea esku-eskura du hiru jardunaldiren faltan, baina oraindik ez du helburua matematikoki lortu. Madrildarren etxetik puntuak ateratzea zinez zaila izango da, baina ez ezinezkoa. Lehen itzulian jokatutako partidua liga honetan Landaren ikusi den berdinduenetariko bat izan zen, azken unean bisitarien aldera egin zuena ordea. Igandean Atletico de Madriden aurka azken minutuan galtzearen arantza kentzeko gogoz bueltatuko dira Madrilera eta ahal dela, itzuliko bidaia erdietsitako helburuaren patxadaz egitera