2013/06/16

Errugbi eskolaren amaierako bazkaria

Egun konpletua Landarekua. Goizean gurasoeta umeen arteko jolasetan parte hartu ondoren. Urtero bezela URDAIAZPIKO ederraz dastatzeko aukera izan zuten gurasoek.

Bestalde, Hernani errugbi eskolako jokalarien agurra.  Bazkaldu ondoren, eskolako infantiletik federatura pasatzen diren ZAZPI jokalariei agur beroa eskeini zieten. Enaitz(Larra),Rony,Beñat(Errondo),David,Eneko (Xenper),Jon(Bravo) eta Martin(Larburu). Denboraldi amaiaera datorren asteko txangoarekin emango da; Arcachoneko urparkera baitijoazte eguna pasatzera.
ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

2013/06/15

Neskak 7ko txapelketa jokatzen Marbellan

Marbellan jokatzen ari da nesken estatuko zazpiko txapelketa eta gure neskak brontzezko finalera sailkatu dira. Gaur gauean 23:20tan jokatuko dute UPV Valenciaren aurka.
Ligillan Majadahonda (31-5) eta Inef Barcelona (40-0) galdu zuten eta Universidad Malagaren aurka irabazi (24-12)
Gaur goizean brontzeko kopako finalerdia jokatu dute eta 29-0 irabazi diote Malaga Ubuntu-ri.


2013/06/09

I Errugbi Tokata Txapelketa

Nahiz eta eguraldi txarra egin, jendearen erantzuna ikaragarria izan da eta 13 talde bildu dira I Errugbi Tokata Txapelketan. Zortzi minutukoa partidak jokatu dituzte.



2013/06/05

XIV. Landare Torneoa. Errugbi eskolen topaketa.

Larunbatean, ekainak 8an errugbi eskolen topaketa ospatuko da Landaren. 13 eta 11 urtez azpikoetan nor baina nor arituko dira: Bera Bera, Ordizia, Zarautz, Getxo, Stade Hendayais, Hasparren eta Hernaniko taldeak. Errugbiaren esentzia puri purian eta askok uste baino maila ikusgarriagoa hain gazteak diren jokalarien oin eta eskuetan.
Goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko ordubiak arte arituko dira gazteak.