2013/05/31

2013 Haurugby Ordizian


Txapelketako ordutegia:

9:00 – 9:30. Taldeei harrera
10:00. 1. fasearen hasiera 
11:18. Beasainen, 11:57 Ordizian. 2. fasearen hasiera.
12:30. Taldeetako ordezkarientzat prestaturiko aperitiffa
12:30. Jokalariek bazkaltzeko garaia
14:00. Amaiera fasearen hasiera
16:30. Hirugarren denbora eta garaikurren banaketa.

2013/05/26

Kontxako torneoa

Elkarteko benjamin eta alebin taldeak (infantilak Durangon baitzeuden EUSKAL JOKAOETAn) Kontxako torneoan parte hartu zuten Maiatzaren 25ean. Guztira 27 talde agertu ziran hondartzan jokatzera.
Lan bikaina eskeini zuten gainera.


Infantilak Euskadiko azpitxapeldunak

14 urte azpiko infantilak gaur arratsaldean Euskadiko ESKOLARTEKO Kirol Jokuetan parte hartu dute Gipuzkoa ordezkatzen. Getxo(Bizkaia) eta Gaztedi(Araba) taldeak izan dituzte aurrez-aurre. Gaztediren aurka irabazi baina Getxoren aurka ezin. Horregatik bigarrenak izatearekin konformatu behar izan dute.


2013/05/23

Jubenilak Aieten

Infantilek Zubipen eta Jubenilek Aieteko BeraBera zelaian jokatu behar izan zuten Liceo Francesen aurka eguraldi txarragatik.

Partidu bikaina jolastu zuen Hernaniko taldeak eta 32-0 irabazi zuten Liceo Franceseri, Aste honetan VRACren kontra igandea 12etan Valladoliden jokatuko dute.
ARGAZKI GEHIAGO

2013/05/19

Infantilak (-14) Gipuzkoako bigarrenak

Maiatzak 18an INFANTILAK Zubipen jokatu behar izan zuten eguraldi txarragatik.
Bi partida jokatu ziran:
Aurrenekoa Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren azkeneko jardunaldia (Infantilak -14).
Gipuzkoako bi talde indartsuenak (txapeldunak eta bigarrenak) elkarren aurka.
HCRE 10- 10 BERA-BERA. 
Beste partida lagunartekoa (Infantilak -16)
HCRE 15 -10 FUTBOL CLUB BARTZELONA
----------------------------------------------------------------------------


HERNANI-BARCELONA-Argazkiak

2013/05/08

16 azpiko infantilak ligako bigarren

Hernani CRE-ko 16 azpiko infantil taldeak gaur bukatu du 2012/2013 denboraldia ligako azken partidu atzeratuan 29-3 irabaziaz Bera Bera talde donostiarrari.
Emaitza honekin, ligan bigarren postuan bukatu dute.
 

2013/05/05

5. ARABACUP Gasteizen

Bi egunez hernaniarrak sutsu ibili dira ARABA-CUP errugby topaketan. ARGAZKI GEHIAGO: HEMEN 


BETOÑUKO UDAL KIROL-INSTALAZIOAK

A.A. COIMBRA • C.D. ARQUITECTURA • ARRASATE R.T.• BERA-BERA •BOU-
CAU TARNOS STADE • EL SALVADOR C.R.• ELORRIO R.T. • GEiEG •GETXO R.T.•
R.G.C. COVADONGA • HERNANI C.R.E. • XV HORTALEZA •LA UNIKA R.T. • LES
ABELLES R.C. • NERBIOI R.E. • ORDIZIA R.E. •PALENCIA R.C. • PASGON PLAY
LEON • R.C. SITGES •UNIVERSITARIO BILBAO RUGBY • GAZTEDI R.T.

INSTALACIONES MUNICIPALES DE BETOÑO

www.arabarugby.com
Aurtengo edizio honetan parte-hartzaile-marka hautsi egingo dugu. Maiatzak 4 eta 5 ean zehar 1000 jokalari arituko baitira. Honako maila hauetako partaidetza izango da:
10-azpi, 12-azpi,14-azpi eta 16-azpi. 
Horretaz gain, emakumezkoen rugby-7  I. Araba Txapelketaz gozatzea posiblea izango da. Beteranoak ere ez dira faltatuko.

Beraz larunbata eta igandean zehar 100 jokalari eta haien laguntzaleek BETOÑOKO zelaiak kolorez beteko dituzte.

Hernani Txapeldun Landaren

Mungian irabazi eta Hernanin ere bai. Atzo jokatu zan Landaren Hernaniko 7ko torneoa. Lau partiduetatik laurak irabazi zituzten hernaniarrek. Partidu motzak izan ziran; 12 minutukoak. Durango, Eibar eta Uribealdearen aurka esan bezela denak irabazita finala Durangoren aurka ere irabazi zuten.