2012/05/31

Asteburuan, Ordizian HAURUGBY

Argazkiak
14 eta 15 urte arteko neska-mutilak bilduko dira ORDIZIAKO Altamira zelaian txapelketa horretan parte hartzeko.

SAILKAPENA:
1. Argeles Gazost
2. Boucau Tarnous
3. Larresore
4. S.Luz-Ciboure
5. Ustaritz
6. Nord Bearn
7. Hernani
8. Ordizia
9. Aire Miramont
10. A. Bayonnais
11. Stade Hendayais
12. Getxo
13. Usep
14. Cambo
15. Bal
16. Biarritz Olympique
17. A.S Ondres
18. Gaztedi
19. Gipuzkoa
20. Villenueve Marsan

2012/05/27

Euskal Jokoetan....ezin ulertu gertatutakoa.

 Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako infantil mailako txapeldunek Eibarreko UNBE zelaian jokatzekotan zeuden gaur goizean. Jokoan, hiru lurraldeetako garailea izateko ohorea.

Aurreneko partida bi talde indartsuak GAZTEDI-HERNANI. Baina, hernaniarrak zelaiatutakoan gertatutakoa sineztezina, "oinetakoen tako motei esker".  Epailea mutil koxkor bakoitzari botak arakatzen aritu da eta "bota takozko plastiko-aldagarriekin ezin omen dala jokatu", adierazi du. Egoera horretan Hernaniko 6 jokalari... Denak, buru makur, aldageletara abiatu dira. Bertan, denbora puxka bat hitzegin ondoren eta botak bata-besteen artean trukatuta (ordezkoak ezin jokatu  beraz ...) ondoren zelaiatu dira baina beranduegi zala eta Epaileek "Ez agertutzat" emanda aurreneko partidu hori, ez dute jokatu. Beraz Gaztedi 7-0 Hernani, emaitza eman dute. Amorrua handitzen joan da, zapuztuta, triste. Etxeratzeko prest ere agertu dira, baina, mutikoek jokatzeko gogoz zeuden, arazo guzti horien  gainetik Hernani-Getxo partidua jokatu da. Gogo biziz arituta hernaiarrek garaipena lortu dute. Horrela, bigarren sailkatuak, baina hori da gutxina. Denbora pasata, dutxatu ondoren, sari banaketara gelditzea erabaki dute.Eta beno, amaiera nahiko txukuna geratu da.
ARGAZKI gehiago ikusteko klikatu aurrenekoan.





2012/05/24

Euskadiko Jokoetan, Infantilak

Eskolarteko Gipuzkoako txapeldunak izanik, 14 urte azpiko infantilak igandean EUSKAL JOKOETAN parte hartuko dute. Aurkariak Bizkaiko txapeldunak, GETXO hain zuzen ere, eta Arabako txapeldunak, GAZTEDI izango dituzte.

Partidak EIBARen izango dira UNBE zelaian goizeko 10,30etan hasita.

Maiatzaren 26an Errugbi eskolako ohiko bazkaria



LARUNBATA HONETAN ERRUGBI ESKOLAKO BAZKARIA ANTOLATU DA JOKALARI-ANAI-ARREBA-GURASOentzat (aurreko urteetan ekainean egiten zana).


Errugbi eskola 1998 urterarte jaiotako  jokalariak osatzen dute. Gazteena 2006 urtean jaiotako baten bat izango da.


Goizean umeek jolasak izango dituzte eta bazkaldu ondoren, jokalari zaharrenei omanelditxo bat egingo zaie, eskolako mailatik federatu mailara pasatzen direlako.


Ondo pasa

ARGAZKI gehiago ikusteko irudian SAKATU

2012/05/06

Araba Cup Alebiñak

2012/05/03

Asteburuan IV ARABA-CUP





Laugarren urtez, maiatzaren lehenengo asteburuan errugbilariek bi eguneko jarduna izango dute Betoñoko zelaietan (Gasteiz). 700 jokalari espero dira.
Txapelketako garailea JARRERA ONENA erakusten duen taldea izaten da.

Honako hiru maila hauetan parte hartuko dute hernaniarrek:
  • Infantil eskolarra sub 14.  
  • Alebin eskolarra sub 12.
  • benjamin eskolarra sub 10. 
Gasteiz "GREEN CAPITAL" aitzekiarekin, 700 ibilgailu elektriko ikusgai izango dituzte bertaratutakoek.

2012/05/02

Aurten, bi txapelketa gutxiago

 Errugbiko federaziotik honako idatzi hau jaso dugu:


Arazo batzuk direla eta, eskola errugbiko maiatza eta ekainearen  programazioa apur bat eskaxa geratu da.
Alde batetik, hondartzako txapelketa  bertan behera utzi behar izan dugu. Duela hilabete bat, Donostian ezinezkoa  izango zela ikusita, Zarautzen egitea erabaki genuen. Dena lotuta genuela  pentsatzen genuenean "kostaldetako baimena" ukatu digute Madriletik (puta  burrokrazia). Eskerrik asko hala ere, Zarautzeko Udaletxeari eta Zarautz RT-ri  beren jarrera ezin hobearengatik.

Bestalde, Hernani CRE-ak urtero antolatzen  duen Landare torneoa ez da aurten egingo.
Gauzak horrela, hauxe da oraingoz  maiatza eta ekainearen eskola errugbiko programazioa:

-Maiatzak 5. Araba  Cup. Arabako Federakundea eta Gaztedi RT-ren eskutik
-Maiatzak 12.  Libre
-Maiatzak 19: Ziur aski (konfirmatu behar da) Dublineko teknikoekin  clinic bat egingo dugu Aieten
-Maiatzak 26: Libre
-Ekainak 2: Haurugby.  Ordizia RE-ren eskutik.Gipuzkoako konbinatuarekin hartuko dugu parte (1997-98).  Hernani CRE eta Ordizia RE-ak beren kabuz hartuko dute parte.
-Ekainak 9:  Gipuzkoa - Akitania (sub 15). Parte hartuko dugu Haurugbyn aurkeztutako  konbinatuarekin Hernani CRE eta Ordizia RE-ren jokalariekin  erreforzatuta.