2012/05/02

Aurten, bi txapelketa gutxiago

 Errugbiko federaziotik honako idatzi hau jaso dugu:


Arazo batzuk direla eta, eskola errugbiko maiatza eta ekainearen  programazioa apur bat eskaxa geratu da.
Alde batetik, hondartzako txapelketa  bertan behera utzi behar izan dugu. Duela hilabete bat, Donostian ezinezkoa  izango zela ikusita, Zarautzen egitea erabaki genuen. Dena lotuta genuela  pentsatzen genuenean "kostaldetako baimena" ukatu digute Madriletik (puta  burrokrazia). Eskerrik asko hala ere, Zarautzeko Udaletxeari eta Zarautz RT-ri  beren jarrera ezin hobearengatik.

Bestalde, Hernani CRE-ak urtero antolatzen  duen Landare torneoa ez da aurten egingo.
Gauzak horrela, hauxe da oraingoz  maiatza eta ekainearen eskola errugbiko programazioa:

-Maiatzak 5. Araba  Cup. Arabako Federakundea eta Gaztedi RT-ren eskutik
-Maiatzak 12.  Libre
-Maiatzak 19: Ziur aski (konfirmatu behar da) Dublineko teknikoekin  clinic bat egingo dugu Aieten
-Maiatzak 26: Libre
-Ekainak 2: Haurugby.  Ordizia RE-ren eskutik.Gipuzkoako konbinatuarekin hartuko dugu parte (1997-98).  Hernani CRE eta Ordizia RE-ak beren kabuz hartuko dute parte.
-Ekainak 9:  Gipuzkoa - Akitania (sub 15). Parte hartuko dugu Haurugbyn aurkeztutako  konbinatuarekin Hernani CRE eta Ordizia RE-ren jokalariekin  erreforzatuta.