2011/09/25

Bazkide-laguntzaileen bila

Errugbi Elkartekoak, bazkide-lagun­tzaile egiteko kanpaina jarri dute martxan. Bazkide-laguntzaile egiten denak, urtero 30 euroko kuota ordainduko luke, eta trukean, Ohorez­ko B mailako etxeko partidu guztietan zozketa batean parte hartuko luke. Zozketa bakoitzean, Hernaniko jatetxe eta sagardotegi ezberdinetan bi lagunentzako otordu bat zozketatuko da. Zenbaki saritua HCREko web orrian eta Hernaniko Kronikan azalduko da, eta zozketa egunetik 30 egunera baieztatzeko astia egongo da. Izena ema­teko puntuak, honakoak: Errugbi Elkartea (Landare Toki) eta Irizar, Kixkal, Rioja, Garin, Ekos, Deportibo, Oindi, Atxur, Txili, Aralar, Bodega, Uru, Zintzarri eta Zipotza (Astigarraga) tabernak; edota jokalariei esan.

2011/09/23

Jokalari guztiak abian

Joan den astean errugby-eskolakoek hasi zituzten entrenamendu saioak.
Dagoeneko jokalari neska mutil guztiak Landareko zelaiak betetzen dituzte.