2010/05/30

XIII. Errugbi Eskolen arteko Landare Torneoa



SAILKAPENA MAILAKA:
Benjaminak - 1.Hernani           2.Hendaia
Alebinak -     1.Hendaia           2.Hernani
Infantilak -    1.Azkaine-Sara    2.Hendaia        5.Hernani
SAILKAPEN OROKORRA:
Hendaia  txapeldun 16 punturekin eta Hernani bigarren 13 punturekin.
ARGAZKIAK IKUSI
Goizeko 10etan hasita 9 urtetik 15 urte bitarteko neska-mutilak aritu dira. Guztira zazpi elkarte: Azkaine-Sara, Hazparne, Nafarroa, eta Hendaia Lapurdiko taldeak, eta Bera Bera, Ordizia eta Hernani gipuzkoarrak.

2010/05/27

Igandean XIII. Errugbi Eskolen arteko Landare Torneoa

Datorren igandean Landaren eskola desberdineko elkarteak bilduko dira Landare torneoan lehiatzeko, benjamin,alebin eta infantil mailakoak hain xuxen .
Goiz osoan errugbia ikusteko aukera izango da.
Babesleak:

2010/05/23

Benjaminak Angelun

1999-2000 urtean jaiotakoak Angeluko Torneoan parte hartu dute.Joan den astean hotzez aritu baziran hondartzan, gaur ordea sekulako beroa eta eguzkipean jokatu dute Hernaniarrek.Zortzi muinutuko sei partidu jokatu dituzte goiz ta arratsaldean.
-------------------------------> Segidan Argazki sorta eta Bideo bat.

Ordizian Haurugby 2010

Maiatzak 22an jokatu zituzten hainbat partida HAURUGBY torneoan.ARGAZKIAK

2010/05/15

Kontxako Torneoa


Sekulako hotzari (8º MAIATZEAN) eta haizeteari aurre eginaz parte hartu dute benjaminak, alebin erdiak  (besteak Hendaiako Pardo torneoan baitzeuden) eta infantilak Kontxako hondartzan.
Emaitza oso onak lortuz: Benjaminak,Infantilak 1. eta Alebinak 3.


Aste buruko Emaitzak

2010/05/10

Zorionak mutilak Araba CUP ean erakutsitakoagatik


BENJAMIN-ALEBIN-INFANTILEN ARGAZKIAK IKUSGAI:
Araba CUP Topaketan, gure jokalariak bikain aritu dira. Joku ikusgarria erakutsi, kiroltasunez jokatu eta ia partidu guztiak irabaziz.
Emaitzak Ikusteko HCRE-www.hernanirugby.com-Orrialdean sartu

2010/05/08

II. Araba Rugby CUP. Nazioarteko Rugby Eskolen Topaketa.

Gure jokalariak bi egunetan hainbat partidu laburrak jokatzeaz aparte beste ekintzetan parte hartuko dute (Izotz-jauregira..)
Argazki gehiago ikusteko:
ARABA-CUP-ARGAZKIAK

2010/05/07

Alebinak Gipuzkoako Txapeldunak

Maiatzak 2an Anoetan Hernaniko Alebinak (-14 urte)Gipuzkoako
kirol eskolan garaile aurtengo ikasturtean, joan den urtean bezela.
ARGAZKIAK IKUSI